Italo-estatubatuar

Italo-estatubatuar

Jatorri ohikoena, AEBetako estatuko. Kolore morearen bidez, jatorri nagusia modura Italia duten estatuak agertzen dira (2000)
Biztanleak guztira
17,063,646 (2017)
(AEBko populazio totalaren %5.3)[1]
15,723,555 (2000)[2]
14,664,550 (1990)[3]
12,183,692 (1980)[4]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
New York, New Jersey, New England, Pennsylvania, Massachusetts, California, Florida, Las Vegas, Atlanta, Louisiana, Ohio, Illinois, St. Louis, Kansas City, Milwaukee, Detroit, Baltimore–Washington, Delaware Valley eta Hego-Mendebaldeko eskualdea, azken urteetan
Hizkuntza
estatubatuar ingelesa, italiera, italiar erregionala, siziliera, napoliera, bestelako Italiako hizkuntzak eta emiliano-romagnoloa
Erlijioa
Nagusiki, kristautasuna
Zerikusia duten beste giza taldeak
Italo-argentinarrak, italo-brasildarrak, italo-txilearrak, italo-venezuelarrak, italo-uruguayarrak, italo-peruarrak, italo-kanadarrak, italo-mexikarrak, italo-australiarrak, italo-hegoafrikarrak, Amerikako siziliarrak eta italiarrak

Italo-estatubatuarrak (italieraz, italoamericani edo italo-americani; [ˌitalo.ameriˈkaːni]) Italian jatorria duten AEBetako hiritarrak dira.[5] Italo-estatubatuar gehienak herrialdearen ipar-ekialdean bizi dira, bai eta metropoli-eremu erdi-ekialdetarretan, hiri-inguruneetan. Hala ere, bestelako AEBtako hiri-inguruneetan ere komunitate txikiagoak aurki daitezke.[6]

1820 eta 2014. urteen artean, Italiako 5.5 milioi biztanlek alde egin zuten bertatik, AEBetarako bidea hartuz; gehiengoa, XX. mendean zehar Hegoaldeko Italiatik.[7] 1870ean, migrazio handia baino lehen, 25,000 italiar baino gutxiago bizi ziren AEBetan; horietako gehienak, gainera, Risorgimentoaren ondoriozko Iparraldeko Italiako errefuxiatuak zirenak, 1871ra arte iraun zuten gerren testuinguruan.[8] 1870eko hamarkadan Italian jatorri zuen migrazioak gora egin zuen, 1870 eta 1879 artean italiar-populazioa bikoiztuz (46,296), 1820 eta 1869. urteen artean bizitako 22,627 biztanleekin alderaturik. 1880 eta 1914 artean migrazio-pikoa eman zen, non 4 milioi italiar iritsi ziren AEBetara, Hegoaldeko Italiako Campania, Apulia, Basilicata, Calabria eta Siziliako probintzietatik.[9] Probintzia hauek, funtsean, probintziarik txiroenak ziren, nekazaritzaren garrantziaren eta 1861eko berunifikazioaren ondoriozko gehiegizko inpostuen ondorioz.[10][11]

1914ean, Lehen Mundu Gerraren hasierarekin, aipatutako migrazio-fluxua eten zen (urte bakar batekin, 1922, salbuespen modura).[12][13][14] 1920ko hamarkadako immigrazio-legeek, gainera, fluxu hau modu nabarian mugatu zuten.[15]

  1. https://archive.today/20141229134635/http://factfinder.census.gov/bkmk/table/1.0/en/ACS/13_1YR/DP02/0100000US.04000
  2. https://archive.today/20200212213043/http://factfinder.census.gov/faces/tableservices/jsf/pages/productview.xhtml?pid=DEC_00_SF3_QTP13&prodType=table
  3. https://www.census.gov/prod/cen1990/cp-s/cp-s-1-2.pdf
  4. https://www.census.gov/population/www/censusdata/files/pc80-s1-10/tab04.pdf
  5. Melone, Paola,. Emigrazione italiana e identità a New York : una ricerca sui giovani italoamericani. ISBN 978-88-7667-607-9. PMC 960819534. (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  6. Ancestry: 2000 (2004)
  7. Patterns of Italian Immigration to the United States (2008)
  8. «Destination America . When did they come? | PBS» www.pbs.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  9. https://web.archive.org/web/20201025111330/https://www.mtholyoke.edu/~molna22a/classweb/politics/images/italian%20population%20chart%20001.jpg
  10. Mangione, Jerre, 1909-1998,. La storia : five centuries of the Italian American experience. (1st HarperPerennial edition. argitaraldia) ISBN 0-06-016778-5. PMC 28877006. (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  11. Wepman, Dennis.. (2008). Immigration. Facts On File, Inc ISBN 978-1-4381-0810-0. PMC 234177255. (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  12. Wirth, Christa.. Memories of belonging : descendants of Italian migrants to the United Sates, 1884-present. ISBN 978-90-04-28457-9. PMC 904398305. (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  13. «99.03.06: The Italian Immigrant Experience in America (1870-1920)» teachersinstitute.yale.edu (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  14. «Italian - Under Attack - Immigration...- Classroom Presentation | Teacher Resources - Library of Congress» www.loc.gov (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  15. (Ingelesez) admin. (2015-04-03). «National Origins Act» Immigration (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).

Developed by StudentB