Itsaso Gorria | |
---|---|
Ozeanoa | Indiako ozeanoa |
Kontinentea | Afrika eta Asia |
Koordenatuak | 22°N 38°E / 22°N 38°E |
Azalera | 438.000 km² |
Luzera | 2.250 km |
Zabalera | 355 km |
Sakonera | batez bestekoa: 490 m handiena: 2.211 m |
Itsaso Gorria[1]( ⲫⲓⲟⲙ `ⲛϩⲁϩ Phiom Enhah edo ⲫⲓⲟⲙ ̀ⲛϣⲁⲣⲓ Phiom ̀nšari: Kopton) Indiako ozeanoko golko bat da, Afrikako ipar-ekialdea eta Arabiako penintsula bereizten dituena. Luze-meharra da: 2.250 kilometro luze eta 355 kilometro zabal. Hegoaldetik Adengo golkoarekin lotzen da, Bab el-Mandeb itsasarte estuaren bitartez; iparraldean, berriz, bi adar ditu: Suezko eta Akabako golkoak. Oso ur gaziak ditu; uharte txiki asko daude, eta koralezko harkaitz arriskutsuak. Mediterraneotik Suezko kanalean zehar Indiako ozeanora doan itsasbideko zati nagusietakoa da.