Itsaspeko

Alemaniako itsaspeko handia.

Itsaspeko edo urpeko (ontzi) esaten zaio ur-azpian mugi daitekeen ontziari, hala gudan nola arlo zibilean erabiliak. XVII. mendean lehenengo modeloak egin zituzten, eta XVIII. mendean hasi ziren armadetan erabiltzen. Lehen Mundu Gudan barra-barra eraiki ziren.

Itsas azpian zein itsas gainaldean ibil daitekeen ibilgailua da. Itsaspekoa osatzen duen sistema ez da oso konplexua: andel batzuez baliatzen da ur-azpian sartzeko eta ur-azalera igotzeko. Helburuaren arabera, denbora gehiago ala gutxiago irauten dute. Batetik, gudarako prestatuek urte eta erdiz murgilduta iraun dezakete; bestetik, beste batzuek eskifaia txikia eramaten dute eta ur azpian ordu gutxi diraute. Gainazalean daudenean, andel horiek haizez beterik daude (haizeak urak baino dentsitate txikiagoa duenez, igeri egoten da), eta murgildu ahal izateko, andel horiek urez betetzen dituzte; horrela, itsaspekoa astunago bilakatu eta hondoratu egiten da. Berriz, gainazalera itzultzeko, aurkako prozesua egiten da: andel horietan aire konprimatua txertatzen da eta gorantz egiten du.


Developed by StudentB