Itun Berria Bibliaren zati bietako bat da, Jesus Nazaretekoaren jaiotzatik hasten dena, hain zuzen ere. Hau da Bibliaren zati kristaua definizioz, Itun Zaharra juduena ere baita.
Hogeita zazpi atalez edo liburuz osatuta dago eta haien artean lau ebanjelioak garrantzitsuenak dira. Bestalde, hainbat gutun daude, batez ere Paulo apostoluak hainbat erkidego, eliz elkarte eta norbanakori idatzitakoak. Azkenik, beste bi liburu daude: Apostoluen Eginak (Jesukristo hil ondoren apostoluek egindako ibilbidea kontatzen duena) eta Apokalipsia.