Izar aldakor urdin argitsuak (ingelesez: luminous blue variables), S doradus izar aldakor bezala ere ezagunak, ezagutzen diren izarrik argitsuenak dira, zeinen artean dauden unibertsoko izarrik masiboenetako batzuk. Mota honetako izar kopurua oso txikia da, izar masiboen izar eboluzioaren fase labur bat bait dira, zeinak jada oso gutxi dauden. Zorionez, euren argitasunak oso nabarmen bihurtzen ditu, eta, beraz, gutxi baldin badira ere, detektatzeko errazak dira.