Jakob Gijsbert "Jaap" de Hoop Scheffer (Amsterdam, 1948ko apirilaren 3a) herbeheretar politikari eta diplomazialaria da. 11. NATOren Idazkari orokorra izan zen 2004tik 2009ra.
Zuzenbidea ikasi zuen Leidengo Unibertsitatean eta gero diplomatikoa izan zen. Kristau Demokrata Deia alderdiko kidea izan zen eta 1986an legebiltzarreko kide hautatu zuten. Atzerri ministroa izan zen 2002tik 2003ra Jan Peter Balkenenderen gobernuan.
2004tik 2009ra NATOko idazkari orokorra izan zen.