Jacques Anquetil (Mont-Saint-Aignan, Itsas Sena, 1934ko urtarrilaren 8a- Rouen, Itsas Sena, 1987ko azaroaren 18a) txirrindulari frantziarra izan zen. Txirrindularitzako historiako onenetako bat adituen ustean.
Maître Jacques, Monsieur Crono eta L'Enfant Roi ezizenez ezaguna, Frantziako Tourra bost aldiz irabazi zuen lehen txirrindularia izan zen (1957, 1961, 1962, 1963 eta 1964). Horretaz gain, bi Italiako Giro eta Espainiako Vuelta bat ere eskuratu zituen, aldi berean, hiru itzuli haundietan garaitzen lehena izan zelarik, non 23 etapa garaipen lortu zituen (Tourrean 16 etapa, Giroan 6 etapa eta Vueltan etapa bat).
Erlojupeko etapetan espezialista, munduko orduko errekorra gainditu zuen 1956an, eta bederatzi aldiz gailendu zen Nazioen Sari Nagusian.