Jacques Offenbach | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jakob Eberst Offenbach |
Jaiotza | Kolonia, 1819ko ekainaren 20a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma Frantzia (1860ko urtarrilaren 14a - |
Heriotza | Paris, 1880ko urriaren 5a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Isaac Offenbach |
Ezkontidea(k) | Herminia de Alcain (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | alemana frantsesa |
Irakaslea(k) | Fromental Halévy (en) Louis-Pierre Norblin (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, biolontxelista, orkestra zuzendaria eta theatre entrepreneur (en) |
Enplegatzailea(k) | Théâtre de l'Ambigu-Comique (en) Comédie-Française Théâtre des Bouffes-Parisiens (en) Opéra-Comique Antzoki Nazionala Théâtre des Variétés-Amusantes (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | opera Opéra bouffea opereta musika klasikoa |
Musika instrumentua | txeloa |
| |
Jacques Offenbach (Kolonia, Alemania, 1819ko ekainaren 20a - Paris, Frantzia, 1880ko urriaren 5a) musikagilea izan zen. Alemanian jaio arren, frantsesa zen. Opereta izeneko frantses opera komiko arin barregarriaren sortzailea izan zen. Eberst deitura zuen Koloniako sinagogako kantari baten semea zen; baina Offenbach deitura hartu zuen, familia Offenbach-am-Mainetik zetorrelako. Hérminie Alkainekin ezkondu zen (1827–1887), emakume donostiar batekin.
1833. urtean aitak Parisa bidali zuen, han juduentzat egoera erosoagoa zelako. Biolin- eta biolontxelo-ikasketak egin zituen kontserbatorioan. 1849. urtean Opera Komikoko orkestran biolontxelo-jotzaile egon ondoren, Théâtre Français izenekoaren zuzendaria izan zen. 1853. urtean operetak idazten hasi zen; ehun bat idatzi zituen, garai hartako gizartea eta ohiturak barregarri jarri zituztenak. 1855. urtean Bouffes-Parisiennes antzokia zabaldu zuen, eta 1866 arte zuzendaria izan zen. Arrakasta handia izan zuten haren operetek. 1872-1876 urteetan Théâtre de la Gaîtéren zuzendaria izan zen.
Offenbachen opereta nagusiak dira: Orphée aux enfers (1858, Orfeo infernuan); Die Rheinnixen (1864, Rhin ibaiko izpirituak); La belle Helène (1864, Helene ederra); La vie parisiense (1866, Parisko bizimodua); La Grande-Duchesse de Gérolstein (1867, Gérolsteingo dukesa handia); La «Périchole» (1868).