Jainko (politeismo)

Artikulu hau Jainkoaren kontzeptu politeistari buruzkoa da. Jainkoen kontzeptu monoteista aztertzen duen artikulua hau da: Jainko (monoteismo)

Jainkoak naturaz gaindiko izakiak dira, maiz pertsonifikatuak, gizakiek ez dituzten ahalmenekin eta gizakien kontzientzia uki dezaketenak, jainkotasunarekin harreman erlijioso batera bultzatzeko moduan.[1] Izaera sakratua dute,[2] bada. Mitologiako pertsonaia asko jainko dira, munduaren sortzaileak kasu askotan, baita gizakiak bere kulturan azal ezin ditzakeen beste hainbat fenomenoren eragile ere. Horren adibide dira fenomeno naturalak (horien nahitako kausa edo efektua) pertsonifikatzen dituzten kulturak –horien artean antzinako Mesopotamia, Egipto, Grezia, Erroma eta herri germaniarrak–.[3][4][5] jainko zoroastrista eta vediko batzuk kontzeptu etiko gisa ulertzen dira.[4][5] Indiako zenbait eskualdetan, jainkoak izaki bizidun ororen gorputzean daudela uste dute, maiz zentzumen organo edo gogo gisa.[6][7][8] Jainkoak berraragiztatze existentzia forma bat dira (Saṃsāra), bizitza etikoa eramaten dutenak jainkotasun patroi bilakatzen dira eta zoriontsu bizi dira.[9][10] Saṃsāra horren beste interpretazio batzuek, ordea, kondena moduan ulertzen dute, helburua berraragiztatzearen gurpila gelditzea izanik.

Erlijio monoteistetan jainko bakarra dago, hala nola kristautasunean, judaismoan eta islamean.[11][12] Erlijio politeistetan berriz, ugari dira, maila desberdinetakoak izan daitezkeen arren.[13] Erlijio henoteistek jainko goren bat onartzen dute, beste jainko batzuk ukatu gabe, horiek jainkozko printzipio beraren alderditzat hartuz.[14][15] Erlijio ez-teistek betiereko jainko sortzaile goren oro ukatzen dute; hala ere, bizi, hil eta beste edozein izaki bezala birsor daitezkeen jainkoen panteoia onar dezakete.[10]

Erlijio monoteista gehienek tradizionalki jainko ahalguztidun, nonahiko, beti-on eta betiereko bat irudikatzen duten arren,[16][17] ezaugarri horiek ez zaizkio jainkotasunaren definizioari esentzialki lotzen. Zenbait kulturak jainkoen inguruko bestelako kontzeptualizazioak aurkeztu dituzte.[18][19][16] Bestalde, erlijio monoteista gehienek haien jainkoak termino maskulinoetan tratatzen dituzte,[20][21] baina bestelako erlijioetan askotariko formak onartzen dira: maskulinoa, femeninoa, generorik gabekoa edo generoak bateratuz eratutako forma.[22][23][24]

  1. «Mythology: Gods and Goddesses» Mythology: Gods and Goddesses 1978  doi:10.5040/9781350916418. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  2. O'Brien, Jodi. (2009). Encyclopedia of Gender and Society. SAGE Publications, Inc. ISBN 978-1-4129-0916-7. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  3. Snell, Daniel C.; Potts, D. T.. (1998-04). «Mesopotamian Civilization: The Material Foundations» The American Historical Review 103 (2): 489.  doi:10.2307/2649788. ISSN 0002-8762. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  4. a b Fløistad, Guttorm, ed. (2010). Volume 10: Philosophy of Religion.  doi:10.1007/978-90-481-3527-1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  5. a b Russell, James R.; Malandra, William W.. (1985-01). «An Introduction to Ancient Iranian Religion. Readings from the Avesta and the Achaemenid Inscriptions» Journal of the American Oriental Society 105 (1): 170.  doi:10.2307/601567. ISSN 0003-0279. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  6. Cush, Denise, ed. (2012-08-21). Encyclopedia of Hinduism. Routledge ISBN 978-1-135-18979-2. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  7. Brockington, J. L.; Olivelle, Patrick. (1993-04). «Saṃnyāsa Upaniṣads: Hindu Scriptures on Asceticism and Renunciation» Journal of the American Oriental Society 113 (2): 323.  doi:10.2307/603068. ISSN 0003-0279. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  8. Potter, Karl H., ed. (1981-12-31). The Encyclopedia of Indian Philosophies, Volume 3.  doi:10.1515/9781400856510. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  9. Bullivant, Stephen, ed. (2013-11-21). The Oxford Handbook of Atheism.  doi:10.1093/oxfordhb/9780199644650.001.0001. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  10. a b Keown, Damien. (2013-02-01). Buddhism. Oxford University Press ISBN 978-0-19-966383-5. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  11. de Haardt, Maaike, ed. (2009-01-01). The Boundaries of Monotheism.  doi:10.1163/ej.9789004173163.i-250. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  12. Becking, Bob E.J.H., ed. (2013-10-02). Reflections on the Silence of God.  doi:10.1163/9789004259133. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  13. Martin, Thomas W.. (2011-03). «Scripture as Communication: Introducing Biblical Hermeneutics by Jeannine K. Brown» Dialog 50 (1): 102–104.  doi:10.1111/j.1540-6385.2010.00589.x. ISSN 0012-2033. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  14. Barnes, Michael. (1993-01). «Book Review: A World Theology: The Central Spiritual Reality of Humankind, N. Ross Reat and Edmund F. Perry (Cambridge University Press 1992), x + 314 pp, £32.50 hbk» Theology 96 (769): 64–65.  doi:10.1177/0040571x9309600118. ISSN 0040-571X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  15. Taliaferro, Charles, ed. (2012-10-02). The Routledge Companion to Theism.  doi:10.4324/9780203123294. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  16. a b Trigger, Bruce G.. (2003-05-05). Understanding Early Civilizations. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-82245-9. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  17. BARDEN, GARRETT. (2011-12-05). «A DICTIONARY OF PHILOSOPHY OF RELIGION edited by Charles Taliaferro and Elsa Marty 
KEY TERMS IN PHILOSOPHY OF RELIGION by Raymond J. VanArragon» New Blackfriars 93 (1043): 116–117.  doi:10.1111/j.1741-2005.2011.01462_1.x. ISSN 0028-4289. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  18. «Figure 3: Microparticles detected in each gastrointestinal tracts.» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  19. «Must God remain Greek?: Afro cultures and God-talk» Choice Reviews Online 28 (11): 28–6213-28-6213. 1991-07-01  doi:10.5860/choice.28-6213. ISSN 0009-4978. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  20. O’Brien, Julia M.. (2014-01-01). The Oxford Encyclopedia of the Bible and Gender Studies. Oxford University Press ISBN 978-0-19-983699-4. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  21. Kramarae, Cheris; Spender, Dale. (2004-04-16). Routledge International Encyclopedia of Women. Routledge ISBN 978-0-203-80094-2. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  22. Roberts, Nathaniel. (2016-04-26). To Be Cared For. University of California Press ISBN 978-0-520-28881-2. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  23. Patton, Laurie L.; Pintchman, Tracy. (2004-07). «Seeking Mahadevi: Constructing the Identities of the Hindu Great Goddess» Journal of the American Oriental Society 124 (3): 563.  doi:10.2307/4132282. ISSN 0003-0279. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  24. Ōbayashi, Taryō; Bonnefoy, Yves; Doniger, Wendy; Obayashi, Taryo. (1994). «Asian Mythologies» Asian Folklore Studies 53 (2): 351.  doi:10.2307/1178652. ISSN 0385-2342. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).

Developed by StudentB