Jakue I.a Ingalaterrakoa[1] edo Jakue VI.a Eskoziakoa (1566ko ekainaren 19a – 1625eko martxoaren 27a), Jakue VI.a izenaz Eskoziako erregea (1567-1625) eta Jakue I.a izenaz Ingalaterra eta Irlandako erregea izan zen.
Katoliko bataiatu zuten Stirlingeko gazteluan, ekitaldira gonbidatutako noblezia ingeleseko kideen aurrean. Hurrengo hiru egunetan, Maria Estuardo eskoziar erreginak ospakizun handi garesti bat antolatu zuen, mahai biribil zabal baten inguruan, adierazpen politiko peto-petoa, Arturo erregearen irudia gogora ekarriz.[2]
Jakuek hamahiru urte zituela, Maria I.a Eskoziakoa bere ama ordezkatu eta Eskoziako errege bilakatu zen. Lau erregeorde izan zituen 1578ra arte[3]. 1603an, Ingalaterrako azken tudortar erregina hil zenean, koroa biak batu zituen eta lehendabizikoz Erresuma Batuko errege titulua aldarrikatu zuen bere buruarentzat. Frantziako koroa ere aldarrikatu zuen.
Bere agintaldian elisabetar literaturaren Urrezko Erak jarraitu zuen, William Shakespeare, John Donne, Ben Jonson edo Sir Francis Bacon bezalako idazleei esker. Erregeak berak poesia idatzi zuen[4].