Jan Ullrich | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rostock, 1973ko abenduaren 2a (50 urte) |
Herrialdea | Alemaniako Errepublika Demokratikoa 1990eko urriaren 3a) Alemania (1990eko urriaren 4a - |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
T-Mobile | 1995-2002ko uztailaren 24a |
Team Bianchi (en) | 2003-2003 |
T-Mobile | 2004-2006 |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | etapakako lasterketa routierra |
Altuera | 183 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
janullrich.de | |
Jan Ullrich (Rostock, Alemania, 1973ko abenduaren 2) alemaniar txirrindulari ohia da. 1996. urtean bere lehen partaidetzan Frantziako Tourrean bigarren amaitu zuen. 1997. urtean Frantziako Tourra irabazi zuen, eta bost alditan bigarren izan da, baita behin hirugarren eta laugarren ere. Espainiako Itzuliaren garailea ere izan da, Munduko Erlojupeko txapeldun, Joko Olinpikoetako txapelduna eta txapeldunorde, eta beste hainbat garaipen ere lortu du.
2006an, Ullrichi Frantziako Tourrean parte hartzea ukatu zioten, dopina egin zuela eta. 2012ko otsailean, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak dopin delitu baten errudun aurkitu zuen. Atzeraeraginez egotzi zuten txirrindularitza profesionaletik, 2011ko abuztuaren 22az geroztik; eta 2005eko maiatzetik lortutako emaitza guztiak bere kirol lorpenen zerrendatik kendu zizkioten.[1][2] Ullrichek berak odol dopina egin zuela onartu zuen 2013an.