Janka Kupala — bielorrusieraz: Я́нка Купа́ла; jaiotza izena: Ivan Daminikavitx Lutsevitx— (Viazynka —Minsketik hurbil—, Bielorrusia, 1882ko uztailaren 7a[1] – Mosku, Errusia, 1942ko ekainaren 28a) bielorrusierazko olerkaria eta idazlea izan zen. XX. mendeko bielorrusierazko idazlerik onenetarikotzat jotzen da.