Jean-Jacques Rousseau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Geneva, 1712ko ekainaren 28a |
Herrialdea | Genevako Errepublika Frantzia |
Bizilekua | Turin Staffordshire |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Ermenonville, 1778ko uztailaren 2a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Jean-Jacques Rousseauren zenotafioa Parisko Panteoia île des Peupliers (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Aita | Isaac Rousseau |
Ezkontidea(k) | Thérèse Levasseur (en) (1768ko abuztuaren 30a - 1778ko uztailaren 2a) |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, classical composer (en) , musikologoa, eleberrigilea, autobiografialaria, pedagogoa, naturalista, antzerkigilea, entziklopedista, gutun idazlea, politologoa, saiakeragilea, musika-kritikaria eta botanikaria |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | kontraktualismoa musika barrokoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Protestantismoa katolizismoa Protestantismoa |
Jean-Jacques Rousseau (Geneva, 1712ko ekainaren 28a - Ermenonville, 1778ko uztailaren 2a) suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean ditu.
Jean-Jacques Rousseau oso filosofo berezia izan zen bere garaian, haize kontra joan zena, eta maiz kritikatua haren ideiengatik. Ilustrazio garaiko baikortasun eta aurrerabide giroan, hark gizartea, aurrerapena, arteak eta zientziak kritikatu eta mespretxatu zituen, arrazoian oinarritua, haiek gizakiaren ustelkeria eta gaitz guztien iturria zirela ondorioztatuz[1]. Hori zela-eta, Erromantizismoaren aitzindaritzat hartzen da, arrazoiaren aurrean sentimenduen garrantzia azpimarratzen duen korrontearena. Pedagogian lan handia egin bazuen ere, ekarpen garrantzitsuenak politika arloan egin zituen, eta haren ideiek eragin handia izan zuten Frantziako Iraultzan.