Jeff Bridges | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jeffrey Leon Bridges |
Jaiotza | Los Angeles, 1949ko abenduaren 4a (74 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Holmby Hills (en) New York |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Lloyd Bridges |
Ama | Dorothy Bridges |
Ezkontidea(k) | Susan Geston (en) (1977ko ekainaren 5a - |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University High School (en) HB Studio (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Sanford Meisner |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, egile abeslaria, abeslaria, zinema ekoizlea, musikagilea, argazkilaria, ahots-aktorea, karaktere aktorea, telebista-aktorea eta margolaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | countrya |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Blue Note EMI |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
jeffbridges.com | |
|
Jeffrey Leon Bridges (Los Angeles, 1949ko abenduaren 4a - ) Estatu Batuetako aktorea da.
Haren lehen paper garrantzitsua 1971ko The Last Picture Show filmekoa izan zen. Horri esker gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar sarian izendapena jaso zuen. Izendapen bera eman zioten 1974ko Thunderbolt and Lightfoot filmean Clint Eastwoodekin baterako lanarengatik. Lehen aktorearen Oscar izendapena 1984an jaso zuen Starman filmeko paperarengatik. Nolanahi ere, hurrengo urteetan ez da protagonista moduan oso maiz aritu. Haren bigarren mailako paper batzuek, halere, oso kritika onak jaso dituzte, The Big Lebowski edo The Contender (film honengatik Oscar izendapena jaso zuen berriro) filmetakoak esaterako.
2010ean Crazy Heart filmarekin Aktore Onenaren Oscar Saria irabazi zuen.