Joan Fontaine | |
---|---|
(1942) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tokio, 1917ko urriaren 22a |
Herrialdea | Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak (1943 - |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Carmel-by-the-Sea, 2013ko abenduaren 15a (96 urte) |
Familia | |
Aita | Walter Augustus de Havilland |
Ama | Lillian Fontaine |
Ezkontidea(k) | Brian Aherne (1939ko abuztuaren 21a - 1945) William Dozier (1946ko maiatzaren 2a - 1951) Collier Young (1952ko azaroaren 12a - 1961) Alfred Wright, Jr. (en) (1964 - 1969) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | American School in Japan (en) Los Gatos High School (en) International School of the Sacred Heart (en) |
Hizkuntzak | ingelesa japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, idazlea, telebista-aktorea eta barrualdeen dekoratzailea |
Enplegatzailea(k) | Warner Bros. |
Jasotako sariak | |
| |
Joan Fontaine, jatorrizko izenez Joan de Beauvoir de Havilland (1917ko urriaren 22, Tokio – 2013ko abenduaren 15a, Carmel-by-the-Sea, Kalifornia) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea iza zen, Oscar sariaren irabazlea. Olivia de Havilland aktorea du ahizpa zaharra, baina elkarren urrunketa ospetsua izan zen.
Japonian jaio baziren ere, gurasoen dibortzioak San Franciscora eraman zituen bi ahizpak. Amak Joani debekatu zion zineman sartzea, Oliviak haren baimena bazuen ere. Hori dela eta, ahizpa gazteak ezizena bilatu behar izan zuen: Joan Fontaine. RKO estudioetan hasi zen Joan zineman. Ginger Rogers gabeko Fred Astairen lehen filmean Joan Fontaine izan zuen lagun. Hala ere, film horrek ez hasierako gainontzekoek ere ez zioten arrakastarik eman Joan Fontaineri. Haren zortea biratu zen Alfred Hitchcocken lehen AEBetako filmarekin, Rebecca hain zuzen ere. Oscar saria, aldiz, Alfred Hitchcocken beste film bati esker lortu zuen, (Suspicion), 1941ean. Hurrengo urteetan melodrama arrakastatsu frankotan agertu zen. Nolanahi ere, 50eko hamarkadatik aurrera haren ospeak behera egin zuen.