Joan Mari Torrealdai | |||||
---|---|---|---|---|---|
Joan Mari Torrealdai Martin Ugalderen omenaldian | |||||
2007ko azaroaren 30a - 2017ko azaroaren 24a ← baliorik ez - Miriam Urkia Gonzalez →
1975eko ekainaren 27a - 2007ko azaroaren 30a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Forua, 1942ko azaroaren 24a | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Usurbil, 2020ko uztailaren 31 (77 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Tolosako Institutu Katolikoa Euskal Herriko Unibertsitatea Pariseko Letren Fakultatea Deustuko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria, soziologoa, idazlea eta liburuzaina | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Euskaltzaindia Jakin Euskaldunon Egunkaria PuntuEus Elkar Anaitasuna (aldizkaria) Euskal Idazleen Elkartea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena | ||||
Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, Bizkaia, 1942ko azaroaren 24a - Usurbil, Gipuzkoa, 2020ko uztailaren 31[1]) euskal idazlea, euskaltzaina, kazetaria eta soziologoa izan zen, frantziskotarra izandakoa. Jakin aldizkariko zuzendaria eta Euskaldunon Egunkariaren administrazio kontseiluko kide eta lehendakaria izan zen.[2][3]
Euskal liburugintza, bibliografia eta zentsura izan zituen ikerketagai nagusi. XX. eta XXI. mendeetako euskal liburugintza aztertu eta katalogatu zuen.[3]
Idazle oparoa izan zen, hainbat idazlan izkiriatua, besteak beste XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1990-1992), El libro negro del euskara (1998) eta Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura, 1936-1983 (2000). Euskal kulturaren argitalpen, zabalkunde eta saretze lanean eta, oro har, euskalgintzan oso esanguratsua izan zen.[4]
Deustuko Unibertsitatean Soziologia irakasle izan zen bi alditan (1976-1978, 1991-1993). Eskolak eman zituen, halaber, EHUn eta Mondragon Unibertsitatean (1998-1999).[3]