Johannes Kepler |
---|
|
|
Jaiotzako izen-deiturak | Johannes Kepler |
---|
Jaiotza | Weil der Stadt, 1571ko abenduaren 27a |
---|
Herrialdea | Württembergeko Dukerria |
---|
Heriotza | Ratisbona, 1630eko azaroaren 15a (58 urte) |
---|
Hobiratze lekua | Ratisbona |
---|
|
Aita | Heinrich Kepler |
---|
Ama | Katharina Kepler |
---|
Ezkontidea(k) | Barbara Müller (en) (1597ko apirilaren 27a - 1611ko uztaila) Susanne Reuttinger (en) (1613ko urriaren 28a - 1630eko azaroaren 15a) |
---|
Haurrideak | |
---|
|
Heziketa | Tübingengo Unibertsitatea Evangelical Seminaries of Maulbronn and Blaubeuren (en) Tübinger Stift (en) |
---|
Hezkuntza-maila | Artean graduatua Arte-masterra |
---|
Tesi zuzendaria | Michael Maestlin Tycho Brahe |
---|
Hizkuntzak | latina alemana |
---|
Ikaslea(k) | |
---|
|
Jarduerak | naturalista, astrologoa, Protestant theologian (en) , matematikaria, astronomoa, musikologoa, fisikaria, kosmologoa, musikaren teorikoa, filosofoa, idazlea, irakaslea eta asmatzailea |
---|
Lantokia(k) | Graz Linz Ulm eta Praga |
---|
Enplegatzailea(k) | Grazko Unibertsitatea Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Linz (1612ko apirila - 1627) |
---|
Lan nabarmenak | |
---|
Jasotako sariak | |
---|
Influentziak | Nikolas Koperniko |
---|
Kidetza | Linzeen Akademia |
---|
|
Erlijioa | Luteranismoa |
---|
|
|
|
Johannes Kepler (Weil der Stadt, 1571ko abenduaren 27a - Ratisbona, 1630eko azaroaren 15a) alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. XVII. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik eta Astronomia Nova, Harmonices Mundi eta Epitome Astronomiae liburuengatik. Lan horiek Newtonen grabitazio unibertsalaren teoriaren oinarriak ezarri zituzten.
Matematika irakaslea zen Grazeko eskola seminario batean, non Haans Ulrich Von Eggenberg printzearen laguntzailea bihurtu zen. Gerora Tycho Brahe astronomoaren lagutnzaile egin zen Pragan. Ondoren, Rodolfo II.aren matematikari inperiala izan zen, eta baita ere Matias eta Fernando II.a ondorengoenena ere.
Horretaz gain, optikan funtsezko lanak egin zituen, Galileoren aurkikuntzetan aipatuta izanik. Errefrakzio teleskopioaren bertsio hobetu bat asmatu zuen.
Keplerrek bere astronomia berria "fisika zerutar"[1], "Aristotelesen Zeruez obrari gehigarri"[2] gisa deskribatu zuen, eta antzinako kosmologia fisikoaren tradizioa eraldatu zuen[3].
- ↑ Kepler. New Astronomy, title page, tr. Donohue, pp. 26–7
- ↑ Epitome of Copernican Astronomy in Great Books of the Western World, Vol 15, p. 845
- ↑ Stephenson. Kepler's Physical Astronomy, pp. 1–2; Dear, Revolutionizing the Sciences, pp. 74–78