John Adams Jr. (1735ko urriaren 30a - 1826ko uztailaren 4a) AEBetako bigarren presidentea izan zen (1797-1801). Halaber, AEBetako lehenengo presidenteordea ere izan zen (1789-1797).
1800ko iraultzan, Adams bigarren txanda baterako aurkeztu zenean, Thomas Jeffersonek garaitu zuen. Bestetik, Jefferson Washington Hiriko Etxe Zuri eraiki berrian bizi zen lehenengo presidentea izan zen, 1800n amaitu baitzuten.
Ameriketako iraultzaren aurreneko garaietan Adams ospetsu egin zen. 1776an bitartekari joan zen Massachusettsen egin zen Kontinenteko Kongresura, eta han Independentziaren Aldarrikapenaren alde egin zuen sutsu. Kongresuaren Europako ordezkari bezala, Britainia Handiarekiko bake ituneko negoziatzaile nagusietako bat izan zen eta Amsterdamen mailegu garrantzitsuak lortu zituen.
Iraultzeko ekintzengatik, George Washingtonen presidenteordea izan zen bi biderrez eta baita AEBetako bigarren presidentea ere. Alderdi Federalistaren barruko borrokak zirela-eta, etsi egin zuen eta Alien and Sedition Acts eztabaidatsuak sinatu zituen. Haren presidente-aldiko lorpenik handiena 1798ko Frantziarekiko Sasi-Gudari irtenbide baketsua ematea izan zen. Thomas Jeffersonek garaitu zuen bigarren agintaldi batera aurkeztu zenean eta Massachusettsera bildu zen berriro. Berak, Abigail Adams emaztearekin batera, politikarien familia ospetsu bat sortu zuen. Herriaren beste sortzaileei ez bezala, haren garaietan bere lorpenak aitortu ez bazizkioten ere, gaur egunean fundatzailerik garrantzitsuenetarikoa dugu.