John Burgoyne (Sutton, Bedfordshire, 1722ko otsailaren 24a - Londres, 1792ko abuztuaren 4a) britainiar jeneral, antzerkigile eta politikaria izan zen.
Hainbat gudutan parte hartu zuen Zazpi urteko gerran, bereziki 1762ko Portugalgo Kanpainan.
Hala ere, ezagunagoa da Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran egindako lanagatik. Kanadatik hegoalderako inbasioa zuzendu zuen. Bi gudu egin zituen Saratogatik gertu eta iraultzaileek inguratu zuten. 1777ko urriaren 17an, bere armadaren errenditzea sinatu zuen. Ingalaterrara itzuli ahal izan zen, non porrotagatik kritikatua izan zen.
Antzerkigile eta Komunen Ganberako kide ere izan zen 1761etik 1792ra.