John Cabell Breckinridge (Lexington, Kentucky, 1821eko urtarrilaren 16a - ibidem, 1875eko maiatzaren 17a) estatubatuar abokatu, politikari eta militarra izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 14. presidenteordea izan zen 1857tik 1861era.
1848ko Estatubatuar-Mexikar Gerran parte hartu zuen, baina ez zuen borrokatu. Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratako kide izan zen eta 1849an Kentuckyko Kongresuko kide hautatu zuten. 1851n Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kide hautatu zuten.
1857tik 1861era herrialdeko presidenteorde izan zen James Buchananen lehendakaritzan. 1861ean senatari hautatu zuten.
Esklabotzaren aldekoa izan zen eta 1861ean armada konfederatuan sartu zen. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibileko zenbait guduetan borrokatu zuen 1865eko otsailan Konfederazioko Gerra Idazkari izendatu zuten arte. Gerra amaitzean atzerrira ihes egin zuen eta hiru urte geroago itzuli ahal izan zen 1868ko amnistiarekin.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |