John Caldwell Calhoun (Abbeville, Hego Carolina, 1782ko martxoaren 18a - Washington, 1850eko martxoaren 31) estatubatuar politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 7. presidenteordea izan zen 1825etik 1832ra.
Esklabutzaren eta Hegoalde zuriaren interesen defendatzaile sutsua izan zen. Bere ibilbide politikoa ideia nazionalistekin, modernizatzaileekin eta gobernu zentral indartsu eta protekzionista baten aldekoekin hasi zuen. 1820ko hamarkadan erabat aldatu zituen ideiak eta estatuen eskubideak, gobernu zentral mugatua eta protekzionismoaren abolizioa babestu zituen. Iparraldeak ideia hauek onartuko dituela eskatu zuen, Hegoaldeko estatuek Batasunean jarraitzeko baldintza gisa. Bere ideia eta ohartarazpenek eragina izan zuten Hegoaldeko Estatuen sezesioan 1860-61ean.
Kongresuko kide aukeratu zuten 1810ean eta 1812ko angloamerikar gerra babestu zuen. James Monroek Gerrako idazkari izendatu zuen.
1825etik 1832ra presidenteorde izan zen John Quincy Adams eta Andrew Jackson presidenteekin. Jacksonekin hainbat liskar izan zituen eta 1832an dimisioa eman eta Senatuan sartu zen.
Estatu Idazkaria izan zen 1844tik 1845era John Tyler presidentearekin. Texasen anexioa babestu zuen estatu esklabisten kopurua handitzeko, eta Britainia Handiarekin Oregongo mugei buruzko eztabaida konpontzen lagundu zuen. Senatura itzuli ondoren, Estatubatuar-Mexikar Gerraren, Wilmot zuzenketaren eta 1850eko konpromisoaren aurka agertu zen.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |