John Dewey (ˈduːi ahoskatua) (Vermont, 1859ko urriaren 20a – New York, 1952ko ekainaren 1a) estatubatuar pedagogo eta filosofo pragmatiko bat izan zen. Pedagogo moduan, eskolaren helburua haurrari munduan eta gizartean bizitzen erakustea dela baieztatu zuen, ikuspuntu pragmatiko batetik eta haurrak ikasteko duen berezko gaitasuna eta eskolako demokrazia eta lankidetza bultzatuz[1]. Bere ideiek batez ere 1920-1940 urte bitartean izan zuten eragina eta egun, hezkuntzan guztiz onartuak eta arruntak diren arren, bere garaian aurrerakoiak izan ziren eskola tradizional zurrunaren aldean.