John Ford (Cape Elizabeth, Maine, 1894ko otsailaren 1a - Portland, Oregon, 1973ko abuztuaren 31) irlandar jatorriko Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria izan zen. Lau Oscar irabazita, haren estiloak eragin handia izan du mota guztietako zuzendariengan: Akira Kurosawa, Martin Scorsese, Steven Spielberg, Sam Peckinpah, edo Sergio Leone esaterako. Beste zinemagile askok, Ingmar Bergmanek eta Orson Wellesek besteak beste, historiako film zuzendari onena izendatu dute.