John von Neumann Estatu Batuetako matematikaria izan zen, Hungarian jaioa (Budapest, 1903ko abenduaren 28a - Washington, 1957ko otsailaren 8a). Fisika kuantikoari buruzko ikerketak egin zituen, besteak beste. Bigarren Mundu Gerran hidrogenozko bonba egiten lagundu zuen. Theory of Games and Economic Behavior liburua argitaratu zuen 1944. urtean, O. Morgensternekin batera. Buruko minbiziak jota hil zen.