Jon Juaristi | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||||
2009 - 2013 - Rocío Albert López-Ibor (en) →
2001 - 2004 ← Fernando Rodríguez Lafuente - César Antonio Molina →
2000 - 2001 ← Luis Alberto de Cuenca - Luis Racionero → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Bilbo, 1951ko martxoaren 6a (73 urte) | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Gaztelueta Ikastetxea Sevillako Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea | ||||||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | hizkuntzalaria, idazlea, itzultzailea, poeta, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea, politikaria eta eleberrigilea | ||||||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Valentziako Unibertsitatea New Yorkeko Unibertsitatea Alcaláko Unibertsitatea | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Euskadiko Partidu Komunista Espainiako Langile Alderdi Sozialista Euskadiko Ezkerra | ||||||
Jon Juaristi Linazero (Bilbo, 1951ko martxoaren 6a) poeta, eleberrigile, saiakeragile eta itzultzailea da. Etakide ohia, orain espainiar nazionalista da.[1][2] Politikan aktiboki parte hartzen du, ETAren aurkako hainbat erakundetako kide da, maiz egiten ditu adierazpen gordinak eusko nazionalismoaren aurka,[3][4][5] eta DENAES (Espainiar Nazioaren Defentsarako Fundazioa) eskuindarraren ohorezko patroietako bat da.[2] 2009ko urtarrilaz geroztik, lehendabizi Esperanza Aguirrek eta gero Ignacio Gonzálezek zuzendutako Madrilgo Erkidegoko gobernuan, Unibertsitateetako eta Ikerketako zuzendari nagusia da.[6][7][8][9] 2010eko abenduan, Patxi Lópezek zuzendutako Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aholku Batzordeko kide izendatu zuen,[10] eta horrek polemika handia sortu zuen Euskal Herrian.
« | Juaristi, nik uste, gizon bikoitza da. Alde batetik oso gizon maitagarria da, oso atsegina, aurrez aurre bihotza emango lukeen horietakoa.
Baina Unamunoren ondorengo gehienek bezala, mamuak ditu barnean eta astindu egiten ditu. Baina mamu horiek Unamuno gaur egunean den bezain anakronikoak dira. Juaristik ez ditu bere mamuak sekula menperatuko. Ezin zaie irabazi, anakronikoak dira eta. Juaristi balio handiko gizona da, baina bere mamuek ez diote aterabiderik ematen, bere espiral intelektuala beherakoa da eta ez gorakoa. Hogeita hamar urte zituenean orain baino pertsona interesgarriagoa zen, intelektual interesgarriagoa ere bai. |
» |
Bernardo Atxagak esana, 2002. urtean[11] |