Jorubak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
45 milioi [1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Nigeria 41,6 milioi Benin 1,7 milioi | |
Hizkuntza | |
Jorubera | |
Erlijioa | |
Kristautasuna, Islama, erlijio tradizionala | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Afemai, Bariba, Bini, Ebira, Esan, Ewe, Fon, Igala, Itsekiri, Nupe, Hausa |
Jorubak[2] (joruberaz: Yorùbá) mendebaldeko Afrikako talde etnolinguistikorik handienetako bat dira; 45 milioi lagun dira, eta haietako gehienek joruberaz hitz egiten dute. Batik bat Nigerian bizi dira, nigeriarren % 21 inguru baitira etnia horretakoak.[3] Haien berezko lurraldea Joruba Herria da (joruberaz: Ìlẹ-Yorùbá), eremu hau hartzen duena: Nigeriako hego-mendebaldea, Beningo hegoaldea eta Togoko ekialdea.