Joseba Elosegi | |||
---|---|---|---|
1979ko martxoaren 1a - 1989ko irailaren 2a Barrutia: Gipuzkoa | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1915eko abenduaren 6a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Donostia, 1990eko azaroaren 5a (74 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Saseta Batailoia | ||
Gradua | kapitain | ||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Eusko Alkartasuna |
Joseba Elosegi Odriozola (Donostia, 1915eko abenduaren 6a - ib., 1990eko azaroaren 5a) eusko gudaria eta politikari jeltzalea izan zen. Famatu bihurtu zen 1970eko irailaren 18an Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatzen ari zen Munduko Pilota Txapelketako partida batean bere buruari su eman ziolako eta Francorengana hurbiltzen saiatu zelako.