Joseph Eichendorff (Lubowitz, Goi Silesia, 1788ko martxoaren 10a - Neisse, 1857ko azaroaren 26a) alemaniar poeta izan zen. Azken erromantizismoko lirikorik garrantzitsuenetakoa izan zen. Obra batzuk: Ahnung und Gegenwart (1810-1812, Susmoa eta oraina), Das Marmorbild (1815, Marmolezko estatua), Aus dem Leben eines Taugenichts (1826, Alfer baten bizitzaren pasarteak) eta Das Schloß Dürande (1837, Durande gaztelua).