Joseph Pulitzer (Mako, 1847ko apirilaren 10a - Charleston, Hego Carolina, 1911ko urriaren 29a) Estatu Batuetako kazetaria izan zen, jatorriz hungariarra bazen ere. 1864. urtean jo zuen Estatu Batuetara, eta armada federalean borrokatu ondoren, ospe handiko kazetari eta politikari bihurtu zen. New Yorken hedadura handieneko The World egunkaria erosi zuen 1883. urtean, eta milioi bat dolar eman zizkion Columbiako unibertsitateari kazetaritza-eskola bat sor zezan. Pulitzer izeneko saria sortu zuen, urtero Columbia Unibertsitateak literatura-idazleak saritzen dituena. Kazetaritza-sariak ere antolatu zituen.