Joseph George Ward (Melbourne, 1856ko apirilaren 26a - Wellington, 1930eko uztailaren 8a) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 1906tik 1912ra eta 1928tik 1930era.
Melbournen jaio zen Irlandako familia katoliko batean eta 1863an Zeelanda Berrira joan ziren bizitzera. 1877an zereal negozio bat ezarri zuen Invercargillen eta laster politikan sartu zen. 1887an Legebiltzarreko kide hautatu zuen Alderdi Liberalak. Finantza ministro kargua hartu ondoren, 1906an lehen ministro bihurtu zen. Britainiar Inperioan batasun handiagoaren aldekoa izan zen eta Zeelanda Berriarentzat domeinu estatusa lortu zuen. 1908ko eta 1911ko hauteskundeak irabazi ondoren, 1912an dimisioa eman zuen.
Lehen Mundu Gerran Wardek bere alderdiarekin parte hartu zuen William Masseyk zuzendutako koalizio gobernuan. 1928ko abenduan bihurtu zen bigarren aldiz lehen ministro, Alderdi Batuko buruzagi gisa. Bere osasun ahulagatik erretiratu zen 1930eko maiatzean.