Josu Olalla

Josu Olalla
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosu Olalla Iraeta
JaiotzaIrun1971ko uztailaren 15a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria eta abokatua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bidasoa Kirol Kluba1990-1993
Futbol Club Barcelona1993-1996
Bidasoa Kirol Kluba1996-1998
SDC San Antonio1998-2001
SG Wallau-Massenheim (en) Itzuli2001-2002
BM Alcobendas (en) Itzuli2002-2003
Balonmano Cantabria2003-2004
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Pisua95 kilogramo
Altuera196 zentimetro

Josu Olalla Iraeta (jaoitza izenez Jesús; Irun, 1971ko uztailaren 15a - ) euskal herritar eskubaloi jokalari ohia da, egun Club Balonmano Atlético Boadilla taldeko presidentea dena. 1,96 metroko altuera eta 95 kiloko pisua ditu.

Bidasoa Kirol Klubeko harrobian sortutako jokalaria da, eta Irungo taldearekin jokatzeaz gainera, hiru urte eman zituen F.C. Barcelonan. Gero Bidasoara itzuli zen, eta 1998. urtean Portland San Antonio talde nafarrak fitxatu zuen. Olallak ez du nolanahiko palmaresa lortu bere kirol-ibilbidean; besteak beste, titulu hauek lortu ditu bere taldeekin: 1996. urteko Europako Kopa; 1994, 1995, 1997 eta 2000. urteetako Europako Errekopa eta 2000. urtean, Sydneyko Olinpiar Jokoetan, Brontzezko Domina Espainiako Eskubaloi Selekzioarekin.


Developed by StudentB