Juan Etxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan de Echevarria Zuricalday |
Jaiotza | Bilbo, 1875eko apirilaren 14a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1931ko ekainaren 8a (56 urte) |
Familia | |
Aita | Federico Etxebarria Rotaetxe |
Ama | Felipa Zurikaldai |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Julian (en) Eton College |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | erretratua |
juanechevarria.com |
Juan Etxebarria Zurikaldai (Bilbo, Bizkaia, 1875eko apirilaren 14a - Madril, Espainia, 1931ko ekainaren 8a) fauvismo estiloko margolaria izan zen. Parisen egin zituen ikasketak, Cézanneren eta Gauguinen jarraitzaileen postinpresionismo garaian. Erretratu lanak (Migel Unamuno, Valle-Inclán, Pio Baroja), eta genero koadroak egin zituen, orobat ikuspegiak (Gaztelan, Euskal Herrian).
1887an batxilergoko ikasketak hasi zituen Anguleman. Gero, 1892an, Ingalaterrara joan zen, Etongo eskola ospetsura, ikasketak sakontzera, eta, azkenik, ingeniaritza ikasi zuen Saxonian. 1897. urtean industria ingeniari titulua eskuratu ondoren, Europan ibili zen bidaian, siderometalurgiari buruzko teknika berriak ikasten. Hurrengo urteetan familiaren industrian zuzendari lanetan jardun zuen, baina ama hiltzean (1902), enpresa-negozioak eta industria zuzendaritza bertan behera uztea eta bere benetako bokaziora dedikatzea erabaki zuen, pinturara alegia.