Julia Mamea

Julia Mamea

Enperadore

Bizitza
JaiotzaHoms, 180 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaMainz, 235 (54/55 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
AitaJulius Avitus
AmaJulia Mesa
Ezkontidea(k)ezezaguna
Marcus Julius Gessius Marcianus (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSeverar leinu
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Julia Mamea ({{lang-la|Julia Avita Mamaea}; 180235) Alexandro Severo enperadorearen ama izan zen. Aldi berean, Julia Mesaren alaba, Julia Soemiasen ahizpa eta Septimio Severoren iloba izan zen.

Julia Soemias ahizpa ez bezala, Julia Mamea emakume bertutetsua omen zen, eskandalurik gabea. Karakala lehengusuaren heriotzarekin batera Siria aldera joan behar izan zuen.

Julia Mesa amaren eta Julia Soemias ahizparen konspirazioari esker, tronua severar leinuan jarri ahal izan zuten berriro, Heliogabaloren esku hain zuzen ere. Nolanahi ere, Heliogabalok eta Julia Soemiasek, haren amak, gobernari kaxkar baino kaxkarragoak zirela erakutsi zuten. Julia Mesak konspiratzeari ekin zion berriro.

222an, Pretoriar Goardiak Heliogabalo eta haren ama hil zituen. Alexandro Severo, Julia Mamearen semea, enperadore bihurtu zen honela. Julia Mamea eta Julia Mesa benetako gobernariak bilakatu ziren. Izan ere, Alexandro Severok 14 urte baino ez zituen une hartan.

Hori zela eta, gerretara ere joaten zen Julia Mamea. Germanian zegoen semearekin armadak matxinatu zirenean. Bertan behera utzi ezinik, matxinoek enperadorea zein ama hil zituzten. Maximino Trax, matxinoen burua, bihurtu zen enperadore berria.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julia Mamea Aldatu lotura Wikidatan

Developed by StudentB