Juliotar egutegia[1], erromatar egutegiaren erreforma, Julio Zesar enperadoreak K.a. 46an ezarritako egutegia da, K.a. 45en indarrean sartu zena (709 ab urbe condita). Horregatik haren izena darama. Sosigenes Alexandriakoa astronomoarekin bilera egin ostean erabaki zen. 365 eguneko urte erregularra zen, hamabi hiletan banatua. Lau urtetik behin, bisurteko otsailean egun bat gehitzen zen. Horrela, batez besteko urtearen iraupena 365,25 egun zen. Egutegi gregorianoaren aitzindaria da.
Juliotar egutegia XX. mendea arte indarrean egun zen herrialde batzuetan, egutegi nazional gisa, gregoriano zehatzagoak ordeztu zuen arte. Oraindik ere berbereek erabiltzen dute, bai eta Atos Mendian eta eliza ortodoxo askotan ere.
Hilabeteak (latinez) | K.a. 45 baino lehen | K.a. 45 ondoren | Hilak (euskaraz)) |
---|---|---|---|
Ianuarius [2] | 29 | 31 | Urtarrila |
Februarius | 28 (bisurtean: 23 edo 24) | 28 (bisurtean: 29) | Otsaila |
Mercedonius/Intercalaris | 0 (bisurtean: 27) | (ezeztua) | — |
Martius | 31 | 31 | Martxoa |
Aprilis | 29 | 30 | Apirila |
Maius | 31 | 31 | Maiatza |
Iunius[2] | 29 | 30 | Ekaina |
Quintilis[3] (Iulius) | 31 | 31 | Uztaila |
Sextilis/Augustus | 29 | 31 | Abuztua |
September | 29 | 30 | Iraila |
October | 31 | 31 | Urria |
November | 29 | 30 | Azaroa |
December | 29 | 31 | Abendua |