Jupiterren eraztunak | |
---|---|
Behaketa | |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Voyager 1 |
Aurkikuntza-data | 1979 |
1979 urtean Voyager 1 espazio-ontziak Jupiterren eraztunak aurkitu zituen. Eraztun nagusiak 6500 km-ko zabalera du, planetaren erditik 120.000 km-ra orbitatzen du eta bere lodiera kilometro gutxi batzutakoa besterik ez da. Voyager 1 eta 2 eta Galileo espazio-ontziek bakarrik ikusi izan dituzte, oso meheak baitira lurretik ikusi ahal izateko.
Eraztunak hautsez osatuak daude, satelite hurbiletatik jaurtitakoak meteoritoen talken eraginez. Eraztun nagusiko partikulak Metis eta Adrastea sateliteetatik datoz, eta kanporago dagoen Gossamer eraztunarenak Amaltea eta Thebetik.
Izena | Jupiterren zentrura distantzia (km) | Zabalera (km) |
---|---|---|
Halo eraztuna | 100.000-122.800 | 22.800 |
Eraztun nagusia | 122.800-129.200 | 6.400 |
Gossamer eraztuna | 129.200-241.200 | 85.000 |