Jurgi V.a Erresuma Batukoa, ingelesez: George V of the United Kingdom eta, jaiotzez, George Frederick Ernest Albert of Saxe-Coburg and Gotha (Marlborough House, Londres, 1865eko ekainaren 3a – Sandringham House, Norfolk, 1936ko urtarrilaren 20a) 1910 urtetik 1936ko bere heriotza arte Erresuma Batuko errege eta Indiako enperadore izan zen. Eduardo VII.a Erresuma Batukoa eta Alejandra erreginaren bigarren semea izan zen. 1917an Sajonia-Coburgo-Gotha etxearen izena aldatu eta Windsor etxeko lehen erregea izan zen.