Kalbario

Artikulu hau Jerusalemgo muino historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalbario (argipena)».


Golgotaren kokapen tradizionala, Hilobi Santuaren barnean

Kalbario edo Golgota[1][2] Jerusalemgo kanpoaldean zegoen muino bat izan zen, non, tradizioaren arabera, Jesukristo gurutziltzatu zuten[3]. Bere izenak buru-hezurraren lekua esan nahi du, bere hegaletako batek itxura hori zuen eta. Toponimoa latinez Calvariae Locus, antzinako grezieraz Κρανιου Τοπος (Kraniou Topos) eta arameraz Golgota edo Golgotha zen. Judu-tradizioaren arabera, Adamen buru-hezurra bertan lurperatu zuten. [4]

Konstantino enperadoreak Hilobi Santuaren basilika eraiki zuen 326-335. urteetan Helena Konstantinoplakoa bere amak 325ean balizko hilobia topatu zuen lekuan; baina 1885ean, Charles Gordonek beste kokapen bat proposatu zuen: handik iparraldera dagoen Lorategiaren Hilobia, Hiri Zaharreko Damaskoko Atearen kanpoan dagoena.

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Cooper, J. C.. (2007). Diccionario de símbolos. Bartzelona: GG ISBN 978-84-252-1976-4..

Developed by StudentB