Kana, bi silabario japoniarrei erreferentzia egiten dien hitz orokor bat da: hiragana (ひらがな) eta katakana (カタカナ), piktograma txinatarretan oinarritutako karaktereak edo kanjiak (漢字) direnak, eta, gaur egun, ordezkatu edo lagundu egiten dituztenak.
Katakana, ohiko japonierara gehitu diren (edo ez) hitz eta izen atzerritarrak idazteko erabiltzen da. Adibidez, On Kixote, ドン・キホーテ (Don Kihōte) idaz daiteke.
Hiragana, batez ere, hizkuntzaren arlo gramatikalentzako erabiltzen da. Hitz bat (ohi japoniar jatorrikoa, eta ez txinatarra) irudikatzeko ere erabil daiteke, kanjiaren ordez.
Hiragana, txiki idaz daiteke oso ezagunak ez diren kanji karaktereen gainean edo eskuinean, euren ahoskatzea erakusteko: hau, furigana bezala ezagutzen da. Furigana, batez ere, haurrentzako liburuetan erabiltzen da, kanji ezagutza gutxi duten haur txikientzako literaturak baztertu egin dezakeen arren, eta hiragana, hitzak banatzeko espazioekin konbinatuz erabili.