Kandidiasi

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kandidiasi
Deskribapena
Motaopportunistic mycosis (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia
dermatologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakitraconazole (en) Itzuli, natamycin (en) Itzuli, 5-fluorocytosine (en) Itzuli, Ketoconazole (en) Itzuli, B anfoterizina, Flukonazol, nystatin (en) Itzuli, micafungin (en) Itzuli, caspofungin (en) Itzuli, voriconazole (en) Itzuli eta 5-fluorocytosine (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB37 eta B37.9
GNS-9-MK112, 112.9 eta 112.89
OMIM606788
DiseasesDB1929
MedlinePlus001511
eMedicine001511
MeSHD002177
Disease Ontology IDDOID:1508

Kandidiasia Candida onddo mikroskopikoak sortzen duen gaixotasunen multzoa da. Onddoek eragindako infekzioak, orokorrean, mikosi deritzonak direnez, kandidiasia mikosi mota bat da.

Kandidiasiaren eragilea ez da, berez, mikrobio patogenoa, oportunista baizik. Horrek esan nahi du Candidak immunitate-sistema ahula dutenei edota bere flora bakteriarra desorekatuta (antibiotikoak luzaro hartzeagatik, esaterako) dutenei egiten diela eraso, batik bat.

Candida albicans da kandidiasiaren eragile nagusia, baina azken urteetan, genero horretako beste espezie batzuk garrantzia hartzen ari direla ikusten ari da (Candida parapsilosis, Candida guilliermondii, Candida tropicalis, Candida krusei...).

Kandidiasiak gorputzeko hainbat atali eraso diezaioke: ahoari, digestio-aparatuari, baginari eta larruazalari:

  • Ahoko kandidiasia (muguet): ahoko mukosetan edota mingainean plaka zuriak agertzen dira, esne itxurakoak. Ultzerak eta zauriak ager daitezke.
  • Digestio-aparatuarenak: onddo patogenoak hestegorrian, batez ere, koka daitezke. Eztarri eta bularreko mina eta irensteko zailtasunak eragin ditzake kandidiasi honek.
  • Baginako kandidiasia: baginitisa eragiten du. Baginaren inguruan gorritasuna, erremina eta leukorrea (baginaren jarioa) agertzen dira. Harreman sexualen bidez kutsa daiteke.
  • Larruazaleko kandidiasia: azazkalak eta -jaioberrien kasuan- pixoihalarekin kontaktuan dagoen larruazala dira kandidiasi honek kaltetzen dituenak. Azken kasu honetan erremina eta gorritasuna dira sintoma nagusiak (pixoihalaren dermatitisa).

Hala era, kandidiasi sistemikoak (kandidemiak) larrienak dira; kasu hauetan infekzioa zabaldu daiteke septizemia larria eraginez (mikrobioa odolaren bidez hedatzen). Kandidiasiak, orduan, gorputzeko edozein organo jo dezake sindrome larriak sortuz: endokarditisa, biriketako kandidiasia, nerbio-sistemarena, giltzurrunetakoa, etab agertzen dira. Infekzio mota hauek hilkortasun tasa altua dute paziente immunodeprimituen artean (immunitate-sistema oso ahulduta dagoenean: HIESa, minbizia...).


Developed by StudentB