Karabela belaontzi mota bat da, latindar oihalak, bi edo hiru masta eta krosko estua dituena, XV. eta XVI. mendeetako aurkikuntzetan garrantzi handia izan zuena. Portugalen eta Espainian XV eta XVI. mendeen artean erabili zen, Portugaldarrek Atlantikoko ozeanoetako bidaietan erabiltzen zuten, eta baita itsas komertziorako ere, baina geroago aurkikuntzetarako erabiltzen hasi ziren; 10 kilometro orduko abiadura zuen. Karabelarekin bidaiatzen zutenek itsasontzi onena zela esaten zuten. Gaur egun oso ospetsua da Kristobal Kolonek bere bidaietan erabili zuelako, adibidez: Amerikako aurkikuntzan. Aurkikuntzen garaiko Portugalgo karabelek 20–25 metro bitarteko luzera zuten, 2 masta, eta batzuetan 3 latindar oihal. Masta nagusia kroskoaren erdialdean izaten zuten. Nabigazio esperientziaren bidez, konturatu ziren latindar oihalak oso arriskutsuak zirela haize gogorra zebilenean, eta oihal haien ordez oihal karratu edo biribilak jarri zituzten.