Karaoke

1=karaoke-Big echo
Karaokea Hanburgoko irlandar giroko pub batean

Karaoke (japonieraz: カラオケ?, kara 空 "huts" eta ōkesutora オーケストラ "orkestra" hitzen lotunea; kaɽaoꜜke ahoskatua) jendaurrean bakarka edo taldean kantatzea da, aurrez grabaturiko oinarrizko musikaren laguntzaz. Karaokerako erabiltzen den tresna oso sinplea da: abestien hitzak pantailan agertzen dira bideokliparen gainean; abeslariak mikrofono bat du, eta haren ahotsa abestiaren doinuarekin nahasten da. Karaokea Japonian sortu zen 1980ko hamarraldiaren hasieran, eta izugarrizko arrakasta izan zuen hasieratik bertatik. Europan geroago sartu zen, eta zenbait taberna karaokean espezializatu ziren.


Developed by StudentB