Marxen lan ezagunena 1867ko Kapitala (Das Kapital) liburua izan zen. Halaber, Friedrich Engelsekin batera 1848an argitaratutako Alderdi Komunistaren Manifestua lanaren egilea ere izan zen.[4] Lan horretan komunismoaren oinarri teorikoak eta helburuak lehen aldiz agertu ziren era sistematikoan. Marxek gizarteari, ekonomiari eta politikari buruzko teoria kritikoek, kolektiboki "marxismo" bezala ulertuta, gizartea klase-borrokaren bidez garatzen dela diote. Ekoizpen modu kapitalistan, klase menperatzaileek (burgesia izenaz ezaguna) produkzio baliabideak kontrolatzen dituzte, eta langile klaseek (proletalgoak) bitarteko horietan jarduten dute beraien lan indarra emanaz soldataren truke.[5] Horren garapenerako bere teoria nagusia asmatu zuen, materialismo historikoa hain zuzen, historiaekoizpen-modu zenbaiten bilakaera besterik ez zela azalduz, klase-borrokaz irauliak eta azkenean komunismoa ekarriko zutenak.[6] Lan horretan gainbalioaren ideia ere plazaratu zuen. Marxentzat, kapitalismoaren pean dauden klase antagonismoak, neurri batean bere ezegonkortasunagatik eta krisiak jotako izaeragatik,[7] langile klasearen kontzientziaren garapena garatuko zuten, botere politikoa konkistatuz eta azkenean klaserik gabeko gizarte komunista eratuz, hain zuen ere, ekoizleen elkarte askea.[8]
Marx gizakiaren historiako eragilerik garrantzitsuenetako bat bezala izan da hartua, bere lana goraipatua zein kritikatua izanik.[9] Ekonomian egindako ekarpena oinarrizkoa izan da lanaren eta kapitalaren arteko egungo ulermenean, eta ondorengo pentsamendu ekonomikoetan.[10][11][12] Mundu osoko intelektual, sindikatu, artista eta alderdi politiko askorengan eragina izan du Marxen obrak, eta hainbatek bere ideiak aldatu edo egokitu egin dituzte. Ohikoa da Marx aipatzea gizarte zientzia modernoen arkitekto nagusietako bat bezala.[13][14]
↑(Ingelesez)Hobsbawm, Eric. "Marx, Karl Heinrich". Oxford Dictionary of National Biography.
↑(Ingelesez)Classics: Karl Marx. Willamette University.
↑(Ingelesez)1862. Marx became a Fellow of the highly prestigious Royal Society of Arts, London, Wayback Machine or..
↑(Ingelesez)Hill, Lisa. (2007). "Adam Smith, Adam Ferguson and Karl Marx on the Division of Labour". Journal of Classical Sociology. 7 (3), pp. 339–66 or..
↑(Ingelesez)Marx, Engels, K., F.. (1848). The Communist Manifesto. Wayback Machine.
↑(Ingelesez)Wolff, Jonathan. Karl Marx. in: The Stanford Encyclopedia of Philosophy. (Noiz kontsultatua: 2014-01-15).
↑(Ingelesez)Hicks, John. (1974). "Capital Controversies: Ancient and Modern. The greatest economists, Smith or Marx or Keynes, have changed the course of history ...". The American Economic Review 64.2, p. 307 or..
↑(Ingelesez)Schumpeter, Joseph. (1952). Ten Great Economists: From Marx to Keynes. Volume 26 of Unwin University books. Edition 4, Taylor & Francis Group ISBN0-415-11078-5, 978-0-415-11078-5..
↑(Ingelesez)Little, Daniel. (2017). "Marxism and Method". .
↑(Ingelesez)Sung Ho, Kim. (2017). "Max Weber" "Max Weber is known as a principal architect of modern social science along with Karl Marx and Emil Durkheim.". Metaphysics Research Lab, Stanford University..