Karl von Frisch (Viena, Austria-Hungariako Inperioa, 1886ko azaroaren 20a - Munich, Alemania, 1982ko ekainaren 12a) austriar zoologo eta etologoa izan zen.[1]
Erleei buruzko ikerketa izugarriak egin zituen. Aurkitu zuen erleek zuten dastamen eta usaimena. Berak demostratu zuen erleek beren dantzaren bidez adierazten zutela janariaren norabidea eta distantzia. Halaber, demostratu zuen erleek nola erabiltzen duten eguzkia orientatzeko, argi polarizatua bereizteko gai direlako.[1]
Nikolaas Tinbergen eta Konrad Lorenz ikertzaileekin batera, Fisiologia/Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen 1973an. Bere Erleen bizitza liburua (oraindik ez dago euskaraz) irakurri beharrekoa da.[1]