Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa[1] (Gante, Belgika, 1500 – Yusteko monasterioa, Espainia, 1558), izengoitiz Karlos artxidukea[2], Germaniako Erromatar Inperioko eta Gaztela eta Aragoiko Koroetako agintari gorena izan zen, azken bi horietan Karlos I.a izenaz, tartean zela ere Nafarroa Garaia (Karlos V.a) eta Gaztelaren inguruan osatzen ari zen Espainiar Inperioa (1516-1556). Garai hartan Espainiako Erresuma ez zen existitzen, "Espainiak" baizik, baina Espainiako errege gisa ere ezagutzen da Espainiako historiografian. Bere titulua Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izan zen, eta Karlos V.a izena hartu zuen horretarako (1520–1558).
Joana I.a Gaztelakoaren (Joana Eroa izengoitiz ezaguna) eta Filipe Ederraren ondorengoa izan zen eta aitona-amona ospetsuak izan zituen: Maximiliano I.a Austriakoa eta Maria Borgoinakoa aitaren aldetik eta Errege-erregina katolikoak amarenetik. Oinordetzaz, lur asko izan zituen bere menpe: Herbehereak, Austriako lurraldeak eta tronu inperialerako eskubidea jaso zituen aitona Maximiliano eta amona Mariagandik eta Errege-erregina Katolikoek, berriz, Gaztelako konderria, Napoli, Sizilia, Indiak, Aragoi eta Kanariar uharteak utzi zizkioten.
EIMA
izeneko erreferentziarako