Karo | |||||
---|---|---|---|---|---|
282ko iraila - 283ko uztaila ← Probo - Karino, Numeriano →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Marcus Numerius Carus | ||||
Jaiotza | Narbona, 222 | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | Mesopotamia, 283 (egutegi gregorianoa) (60/61 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: tximistargia | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | ezezaguna | ||||
Seme-alabak | |||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | militarra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Antzinako Erromako erlijioa |
Karo (latinez: Marcus Aurelius Carus; 230 inguru - 283ko uztaila edo abuztua), erromatar enperadorea izan zen 282tik hil zen arte. Senataria izanda, lanpostu publiko batzuetan aritua zen Probok Pretoriar Guardiako prefektua izendatu zuenean. Proboren heriotzaren ostean, Karo enperadore aldarrikatu zuten pretoriarrek.
Karok Proboren hiltzaileak gogor zigortu bazituen ere, Karok berak parte hartu izanaren susmoak zabaldu ziren. Aldarrikapen ostean ez zen berehala Erromara joan. Senatuko onespenarekin aski zeukan.
Karino eta Numeriano semeei Zesar titulua eman zien. Karino mendebaldeko erdiaz arduratu zen. Numerianorekin batera, Karok pertsiarren kontrako kanpaina prestatu zuen. Quadiarrak eta sarmatiarrak Danubion garaituta, Karok Mesopotamia konkistatu zuen eta Tigris ibaiaren bestaldean iritsi zen.
Konkista handiagoetako ametsak bertan behera geratu ziren Karoren heriotzarekin. Gaixotasuna, tximista edo hunoen zauri bat jo ziren heriotzako kausatzat. Nolanahi ere, litekeena da bere soldaduek hil izana, zeinek persiarren kontrako kanpainan jarraitzea ez zuten nahi.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karo |