Kasu (gramatika)

Kasuen kopurua europar hizkuntzetan. Grisez, deklinaziorik gabeak.
Artikulu hau flexio formari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kasu».

Kasua hitz batek, perpausean funtzio jakin bat betetzeko, agertzen duen flexio forma da.[1] Kasu gramatikala ezaugarri gramatikal mota berezi bat da, elementu predikatibo baten erreakzioari lotua (eskuarki, aditz bati).

Hizkuntza batek deklinazio morfologikoa badu, kasuak dituela esaten da (latina, adibidez); hala ere, deklinazio preposizionala baino ez duten hizkuntzak ere badaude (gaztelania, adibidez). Gramatika sortzailearen arabera, lehenei kasu morfologiko esaten zaie, eta bigarrenei, kasu sintaktiko.

Gramatika tradizionalean, "kasu" terminoak forma bakoitza adierazteko balio du, flexioaren arabera (deklinabidea ere deitua) edo izen sintagmako nukleo batekin batera doan preposizioaren arabera (artikulua, izena, adjektiboa edo izenordaina). Hizkuntza bakoitzean kasu berak harreman gramatikal berberak sistematikoki markatzen ditu.

  1. Euskaltzaindia. Kasu. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

Developed by StudentB