Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferenduma | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gertaera-data | 2017ko urriaren 1a | ||||||||||||||||
Mota | Independentzia erreferendum | ||||||||||||||||
Honen parte da | Kataluniako prozesu independentista eta 2017ko Espainiako krisialdi konstituzionala | ||||||||||||||||
Webgune ofiziala | referendum.cat | ||||||||||||||||
Hashtag-a | #CatalanReferendum, #Votarem eta #1Oct | ||||||||||||||||
Parte-hartzea | |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
Hauteskunde emaitza | |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
Honen ondorio zuzena | |||||||||||||||||
2017ko urriaren 27a: Kataluniaren Independentzia Aldarrikapena | |||||||||||||||||
← Kataluniaren independentziarako kontsulta |
Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferenduma, ofizialki Kataluniaren Autodeterminazio Erreferenduma, laburbilduz U-1 (katalanez 1-O) 2017ko urriaren 1ean, Katalunian egindako independentzia erreferendum loteslea izan zen.[1][2] Kataluniako Gobernuak antolatuta, Kataluniako Parlamentuan erreferendumaren aldeko alderdiek gehiengo osoa lortu zuten hauteskundeen ostean gauzatu zen. Galdera hau egin zen erreferendumean: «Nahi duzu Katalunia errepublika erako estatu independentea izatea?».[2] Espainiako Gobernuak erreferendumaren aurkako jarrera izan zuen.[3][4]
Espainiako Konstituzio Auzitegiak erreferenduma legez kanpokotzat jo zuen, eta Estatuko Fiskaltza Nagusiak Espainiako Guardia Zibilari, Espainiako Polizia Nazionalari, Kataluniako udaltzaingoei eta mossoei erreferendumari lotutako ekintza guztiak galarazteko agindu zien (hautesontziak kendu, pankartak konfiskatu, webguneak itxi, eta abar).
Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak ez zuten lortu Kataluniako erreferenduma galaraztea, erreferendum egunean hainbat hauteslekutan indarrez eta indarkeria erabiliz sartu ziren arren, eta bi milioi pertsonak baino gehiago botoa eman ahal izan zuten. 2.262.424 bozkatzailek (% 90ek) independentziaren alde egin zuten, 176.566k (% 7,8) ezezkoaren alde, 45.586k (% 2) boto zuria eman zuten, eta beste 20.129 botoak (%0,8) baliogabeak izan ziren. Bestalde, Segurtasun Indarrek 400 hautesleku inguru itxi zituzten edota irekita zaudela haietan sartu ziren; gainera, ia 800.000 boto atzeman zituzten, eta ezin izan ziren zenbatu.
Espainiako Segurtasun Indarren oldarraldietan 1.066 pertsona zauritu artatu zituen kataluniar Medikuntza-Larrialdi Sistemak, horietako bost larri.[5]
Arazoak arazo eta oztopoak oztopo, mugarri garrantzitsuenetariko bat bihurtu zen hilabete horretako urriaren 27an Kataluniako Parlamentuak aldarrikatuko zuen Kataluniako Errepublikarentzat.