Katedral

Baionako katedrala.
Ejmiatsingo katedrala, (armenieraz: Էջմիածնի մայր տաճար, Ēǰmiatsni mayr tačar) Armeniar Elizaren ama-eliza eta munduko katedral zaharrena.

Katedrala apezpikuak egoitza edo gotzain-aulkia duen tenplu kristauari deritzo. Modu honetan, elizbarruti bakoitzaren eliza nagusia da.

Hasieran, katedraletan Teologia, Gramatika eta Latin katedrak ematen ziren ikasleei, baina batez ere apaizgaiei. Alabaina, pixkanaka-pixkanaka katedraletako ekintzak gurtza egiteko zabaldu ziren.

Katedralak mendeetan zehar eraikin handiak, ederrak eta oso landuak izan direnez, katedral kontzeptua modu metaforikoan ere erabiltzen da maila handiko artelan edo helburu erraldoiak izendatzeko. Esate baterako, Jose Ramon Etxebarria irakasleak Euskal Unibertsitatea sortzeko prozesua "(Euskal Hezkuntza-sistemaren) Katedralaren eraikuntza" moduan azaldu zuen 2017ko IkerGazte kongresuan.[1][2] Berri Txarrak taldeak ere ideia hori erabiltzen du Katedral bat kantuan, abesti bat sortzea lan konplexua dela adierazteko ("Katedral bat egin hegalik gabe sortu ziren abesti pusketekin, bertako beiratetik sartzen diren eguzki izpien energiaz berrekin").

  1. Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldi orokorra: “Katedralaren eraikuntza“ (IkerGazte 2017-05-09). upnatv eta UEU (Noiz kontsultatua: 2017-12-05).
  2. Etxebarria, Jose Ramon. (2017). Katedralaren eraikuntza (Ikergazte 2017, Bideoa). Udako Euskal Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Noiz kontsultatua: 2017-12-04).

Developed by StudentB