Kelvin (unitatea) | |
---|---|
Neurtzen du | tenperatura absolutua, Kolore tenperatura, ihintz-puntua, Curieren tenperatura, Debye temperature (en) , Fermi temperature (en) , Néel temperature (en) eta superconduction transition temperature (en) |
SI sistemarako konbertsioa | 1 K |
Honen izena darama | William Thomson |
Ikurra | K, К, K, K, K eta K |
Kelvina tenperatura termodinamikoaren unitatea da (edo tenperatura absolutuarena). Haren sinboloa K da,[1] eta lehen Kelvin gradu ere deitzen zitzaion. (13. CGPMa (1967) 4. erabakia, CR 104). Kelvin unitatea tenperatura William Thomson Kelvinek 1848an sorturiko eskalan adierazteko erabiltzen da (eskala absolutua).[2]
Eskala absolutuak oinarria Celsius eskalan du, unitate ezberdintasunak energia aldaketa bera adierazten baitu, baina eskalaren jatorria zero absolutura mugitua da (zero absolutua −273,15 °C dira, edo 0 K). Beraz, zero Kelvin litekeen egoerarik hotzena litzateke, energia termikorik gabeko egoera. Aldiz, uraren puntu hirukoitzeko tenperatura termodinamikoaren 1/273,16 frakzioa da, edo beste hitz batzuetan, uraren puntu hirukoitzak 273,16 K-eko tenperatura du.
Celsius eskalatik eskala absolutura pasatzeko, aski da honakoa aplikatzea:[3]