Keri Hulme | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Christchurch, 1947ko martxoaren 9a |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Heriotza | Waimate (en) , 2021eko abenduaren 27a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Aranui High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, idazlea eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Keri Ann Ruhi Hulme (Christchurch, 1947ko martxoaren 9a - Waimate, 2021eko abenduaren 27a) zeelandaberritar idazlea izan zen.
Jatorri mistokoa zen, Europakoa eta maoriakoa. Bigarren mailako ikasketak amaitu ondoren, tabakoa biltzen lan egin zuen. 1972an idazteari ekin zion, baina idazketa beste lan batzuekin uztartu behar izan zuen.
Bere liburuetan isolamendua, identitate postkolonial eta multikulturala, eta mitologia maoriarra, zeltikoa eta eskandinaviarra jorratu zituen. the bone people eleberriarekin Booker Saria irabazi zuen 1985ean.
Berrogei urtez bakarti bizi izan zen Hego Uharteko urrutiko leku batean. Bere burua honela definitu zuen: atea, arromantikoa eta asexuala.